| Posta bidezko
botoa. Jarraibideak Nork ematen ahal du botoa posta bidez?
Ondokoek eskatzen ahal dute posta bidezko botoa martxoaren 14ko hauteskundeetarako:
boto eskubidea zein herritan duten, egun horretan herri hartatik kanpo
egonen direnek, eta orobat, botoa ematera joaterik ez dutenek eri edo
ezindurik daudelako, bai eta atzerrian bizi diren nafarrek ere.
Noiz eskatu
Noiz eskatu
Martxoaren 4tik aitzina ematen ahal da posta bidezko botoa.
Non eskatu
Postetxe guztietan eskatzen ahal da inprimakia posta bidezko botoa emateko,
Nortasun Agiri Ofiziala, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuta. Inprimakia
bete, sinatu eta postetxean bertan aurkeztuko da, Zentsuaren Bulegora
bidal dezaten.
Eri edo ezindurik daudenak
Boto-emailea eri edo ezindurik dagoelako ezin bada botoa ematera joan
martxoaren 14an, ahalorde berezia eman beharko dio beste norbaiti, eta
horrek eginen ditu tramite guztiak. Pertsona batek boto-emaile bakar baten
ahalordea hartzen ahal du.
Notarioak egin beharko du ahalordea, dohainik, eta osasun egiaztagiria
erantsiko zaio, eritasuna edo ezintasuna egiaztatzeko.
Ordezkariak, ahalordea hartu duenak alegia, notario-ahalordea eta osasun
egiaztagiria eramanen ditu postetxera eta botoa posta bidez emateko eskaera
eginen.
Botoa emateko agiriak noiz jasoko
Zentsuaren Bulegoak ondoko agiri guztiak bidaliko ditu posta ziurtatuaren
bidez, hautesleak adierazitako helbidera bidali ere: Hauteskunde Zentsuko
inskripzioaren egiaztagiria; alderdi guztien boto-txartel zuriak eta kartazala;
sepia koloreko boto-txartelak, senaturako hautagai guztiekin eta beste
kartazal bat; eta hirugarren kartazal bat, Hauteskunde Mahaiari zuzendua.
Agiriak banatzera joan eta interesatua etxean ez badago, ez zaizkio beste
inori emanen.
Zer egin beharko du posta bidezko boto-emaileak
Botoa zein alderdiri eman nahi zaion, alderdi horren boto-txartela aukeratu
beharko da eta kartazal zurian sartu.
Senaturako izangaien izenetan gurutzea jarri behar da, gehienez ere hiru
aukeratuz, eta sepia koloreko kartazalean sartu.
Kartazal handian sartu beharko dira bi kartazalak eta zentsuaren egiaztagiria,
Hauteskunde Mahaiaren helbidea jarri eta igorlea nor den adierazi. Osasun
egiaztagiria, ordea, ez da bertan sartu behar. Azkenik, postetxera eraman
beharko da martxoaren 10a baino lehen, posta ziurtatuaren bidez bidaltzeko.
|