“Nafarroa hasi da, bai, aldatzen”, Nafarroa Baik herritarrak deitu ditu,
Nafarroa Baiko diputatu eta Iruñeko alkategai Uxue Barkosek Batzarraren aurkezpenean azpimarratu du larunbateko saioaren izaera irekia eta parte hartzailea. “Nafarroa osoko diagnostikoa izan nahi dugu, gure herrialdeak dituen behar zehatzak, Gobernua nola ari den arlo politikoan eta sozialean jokatzen, nola ari diren udalak. Azken buruan, Nafarroa Baiz interesa duen edonoren iritzia jakin”. Hori guztia oinarritzat harturik, koalizioak bere proposamenak eta ekimenak prestatzeari helduko dio. Bilera Baluarte-n hasiko da goizeko 10:30ean. Lehendabizi, Aralar, EA, EAJ-PNV, Batzarre eta independenteen txanda laburra izanen da. Dena dela, denbora puskarik handiena jendearentzako izanen da, beren gaiak, iritziak eta gogoetak jakiteko. Hori guztia, “diagnostikoa lortzeko eta agertoki berria prestatzen hasteko, zeinean Nafarroa hasi baita, bai, aldatzen”, adierazi du Uxue Barkosek. Ekitaldiari akabera emateko, Uxue Barkos eta Patxi Zabaleta hizlari arituko dira, Iruñeko alkatetzarako eta Nafarroako Gobernurako hautagaiak, alegia.
|