| |
Nola erabaki zenuen politikan sartzea? |
| |
Egia erran, ez da “ohiko” pausoa,
baizik eta gugan poza sortu duen proiektuari laguntzeko modua da eta,
proiektu horrek lanerako gogoa sortu du nafar aunitzengan. Nafarroa
Baiz ari naiz, alegia. Eta dut kazetaritza betiko utzi nahi, itzuliko
bainaiz. Baina, orain lan egin beharra dago fronte demokratikoaren
eraketan, Nafarroatik erantzuna eman ahal izateko eskuinak ekarri
duen inboluzioari. Eta inork gutxik egin die kontra. |
| |
 |
Kazetariak lan egin dezake politikari gisa? |
|
Bertze galdera baten bidez erantzunen nuke: gure
gizarteko herritar xeheak parte hartu al dezake parlementuko eztabaidan?
Bai, jakina. Baina, pentsamendu bakarraren presioa izugarria da, eta,
horrek eraginik, buru barnean sartu zaigu hori ezinezkoa dela gutariko
batzuontzat.Gauzak ongi egin behar dira, noski, eta, nik ez nuen zalantzarik
izan “mikroa” ganbaran sartzeko Nafarroa Bairen proiektuari
heldu nion une berean. Eta ni, egia erran, aunitzez ere gehiago kezkatzen
naute kazetaritzaz baliatzen direnek alderdi zehatzen aldeko politika
egiteko, eta inori ez zaio kolorerik agertzen. Eta ez dira gutxi gero... |
| |
|
Zertan berritu duzue abertzaletasunaren mezua? |
|
Hau adostasunean eta elkarren arteko lanean oinarritutako
koalizioa, proiektua da. Badira alderdi abertzale abertzaleakbeste
batzuk erosoago daude euskaltzaletasunaren ildoan, gure historia eta
kultura aintzat hartzen dutenak aldarrikapen nazionalistari heldu
behar izan gabe. Horixe baita berrikuntza nagusia, hau da, bakoitzak
bere pentsamoldeari uko egin gabe, bada lanerako ildo bateratu bat,
fronte demokratikoaren aldeko jarrera eta Nafarroa errealaren aldeko
aldarrikapena. Hori da gure irudia, eta, aurrean zer dago? Ba Madrilgo
eskuinak ematen duen irudi zuria, batere eduki sozialik ez duena. |
| |
|
Nola uztartu daiteke ezkerra eta abertzaletasuna? |
|
Mundu mailako aldarrikapenak ere inguru hurbila
hartu behar du oinarrian. Hau da, globalizazioari aurre eginen badiogu,
hurbilekoa irmo defendatu beharra dago; bertzenaz, zaila izanen da
liberalismo basatiari aurre egitea eta, ez dugu ahaztu behar, liberalismo
hori internazionalizazioaz baliatu dela ahulenei eraso egiteko.Bide
berriak urratu behar ditugu, eta nire ustez, Nafarroa Baikoa bezalako
apustuak bide onetik doaz. |
| |
|
Eta boto baliogarriarena? |
|
Borroka hori alderdien esku uzten dut, eta ikusiko
duzu nola entzunen dugun kanpainan; bereziki Nafarroan, pertsona bat
baino gehiago beldur baitago Nafarroa bairen agerpena dela eta.Nik
nahiago dut botoaren erabilgarritasuna gogoratzea, eta orain badago
Nafarroak Madrilen duen irudi zuria hausteko aukera, irudi koloregabea
baita kulturan, eta, zer erranik ez, arlo sozialean. |
| |
|
Baina merezi al du Madrilen egotea? |
|
Bai, jakina! Eta ez da batere erraza izanen; jadanik
jende asko senetik ateratzen hasi da badakielako martxoaren 15eko
titularrek erranen dutela Nafarroan hautsi dela UPN-PSN frontea eta
badela gutxiengo sendo bat –edo ez horren gutxiengoa- mezu aurrerazalea,
abertzalea eta euskaltzalea eramanen duena.Eta egun horretan, gu hasiko
gara errealitate horren ahotsa izaten. |
| |
|
Zein taldetan? |
| Mistoan bada lan egiteko aukera: guk Nafarroako
ahots aurrerazalea eta abertzalea eramanen dugu. Eta, jakina,
zinez erran dezakegu guri ez digula inork ere inposatuko nafarren
agindua bazter uztea, Kongresuan Koalizio Kanaria taldea eratzeko.
Bertze batzuek, halakorik ere ezin dute erran... |
|
|
|
|
Eta zer diozu beste taldeekiko elkarlanaz? |
| |
Hori funtsezkoa da. Talde ezkertiar eta aurrerazaleekin,
eta Estatuko herrien defentsa argia egiten dutenekin. Izan ere, inposizioa
nagusi izan den Ganbera honi baliteke gutxiengo erreibindikatiboak
protagonista izanen dituen Kongresua jarraikitzea, oposizioa egiteko
benetako ahalmena izanen duena. |
| |
 |
Nori kenduko dio jarlekua Nafarroa Baik? |
| |
Martxoaren 14an jarlekuak herritarrenak dira eta
hori politikariek ahaztu egiten dute, eta nafarrek erabakiko dute
beren ordezkaritza. Egia da UPNk ikusarazi nahi duela PSNk galduko
lukeela bere jarlekua, baina historiak dio hauteskunde fronte hori
hautsi den bakoitzean eskuin nafarraren bizkar joan dela. |
| |
 |
Zer diozu koalizioa eratzen duten alderdiez? |
| |
Haiek izan dira koalizioaren sustatzaile nagusiak:
Aralar, Eusko Alkartasuna, Eusko Alderdi Jeltzalea eta Batzarre taldeek
maila eman dute: eskuzabaltasunez eta ausardiaz jokatu dute nafar
aunitz aspaldian egiten ari ginen eskariari aldeko erantzuna emateko.
Eta egoera ilusionagarria lortu dute benetan, oinarrizko printzipioak
adostu dituzte, benetako mamia dutenak, eta martxoaren 14tik aitzinera
nafar askok gure burua ordezkatua ikusiko dugu oinarri horiekin. Eta
gustatzen zait kanpainarako aukeratu dugun leloa, bai horixe: hauteskunde
orokorretan luzaro ikusle hutsak izan gara, baina Orain da
geroa! |
| |