NAFARROA BAI Aralar, Eusko Alkartasuna, Euzko Alderdi Jeltzalea eta Batzarre alderdi politikoek sortutako hauteskunde koalizioa da. Helburua da Madrilgo Gorteetako hauteskundeetan parte hartzea eta azken urteotan ordezkaritzarik izan ez duten milaka nafarren ahotsa eta presentzia bermatzea.

Koalizio honek bere egiten ditu printzipio hauek: giza eskubideen defentsa, indarkeriarik eza, gizarte justizia, elkarrenganako errespetua eta elkarrizketa.

NAFARROA BAIk defendatuko ditu Nafarroa berri eta alternatiborako, anitzarako, zabalerako, elebidunerako, aurrerakoirako eta solidariorako orain eta geroko oinarrizko alderdi guztiak.

NAFARROA BAI ahalegin guztiez arituko da helburu hauek lortze aldera:




     
 
1)
Baketze eta normalizazio politikoa. Bakea lortzea, giza eskubideen errespetua, biktima guztien aitortza eta ordaina oinarri.  
   
2)
Nafarroako gaur egungo estatusa berrikustea, bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea eta ahalmena aitortuz. NAFARROA BAItik Euskal Herriko partaide garela defendatzen dugu eta autodeterminaziorako dagokigun eskubidea aldarrikatzen.  
   
 
3)
Nafarroa abertzale, euskaltzale, aurrerakoi eta ezkerrekoaren eskubideak eta interesak defendatzea politika sozial eta ekonomikoetan, garapen, hezkuntza eta kultur politiketan.  
   
4)
Gehiengo sozialaren eskubideen defentsa, berdintasuna eta oinarrizko eskubideak bermatuz, Osasun, Hezkuntza, Etxebizitza, Kultura, Lan, Baliabide eta Aisialdiaren arloetan. Gazteen arazoei (hezkuntza, etxebizitza, lan prekarioa...) aterabidea aurkitzeko politika espezifikoak.  
   
5)
Pertsona guztiei bizitza duina bermatuko dizkieten politika sozialak bultzatzea: oinarrizko errenta, pentsio duinak, hirugarren adinekoendako gizarte zerbitzuak eta laguntza; zerbitzu publiko unibertsalak; eskubideen berdintasuna emakumeendako, etorkinendako eta beste gutxiengoendako.  
   
6)
Eskubide demokratikoak bultzatzea: adierazpen askatasunerako eta aukera politikorako eskubidea, kontsulta zuzenak erreferendumaren bitartez, aurrekontu parte-hartzaileak, zerrenda irekiak.  
   
7)
Euskararen ofizialtasunaren aitortza, bizimodu sozialaren eremu guztietan erabilera bermatuz. Elebitasuna Nafarroako gizartearen osagai aberasgarritzat hartzen dugu.  
   
8)
Ingurumenarekiko iraunkorra eta errespetuosoa den garapen ekonomiko eta soziala sustatzea.  
   
9)
Presentzia zuzena Europako Batasuneko erakundeetan eta elkartasunezko politika nazioarteko gainerako komunitatearekin.  
 
10)
Gerra eta militarismoa errefusatzea nazioarteko gatazkeetarako aterabide gisa eta lurralde behartsuenak laguntzeko politika integral eta justua garatzea.  
   
11)
Estatu eredu gisa Errepublikaren defentsa, Erregetza bezala zaharkitu eta oinordetzakoak diren instituzioen aurrean.