Nafarroa Bai lau alderdien bateratze eta elkarlanerako ahalegina da: Aralar, Eusko Alkartasuna, EAJ-PNV eta Batzarre.
 
Nafarroa Bai garai politiko berri baten hastapenaren eta lan egiteko modu berri baten erakuslea da Nafarroan.
 
Nafarroa Baik Madrilen nafar guztiak, bereziki euskaltzale, abertzale, aurrerakoi eta ezkertiarrak, ordezkatuak egon daitezen du xede.
 
Nafarroa Baik giza eskubideen errespetua eta elkarrizketaren aldeko apustua ditu oinarri.
 
Nafarroa Bairen helburuak dira, hurrenez hurren, bakeruntz abiatzea, Nafarroaren egungo estatusaren errebisioa eta EAErekin bai eta Euskal Herri osoarekin zein Estatuarekin harreman berriak erabakitzearen eskubidea bermatzea. Autodeterminazio eskubidea, azken batez. Hirugarrenik, Espainiako Gorteetan, gizarte, ekonomia, hezkuntza, kultura, nahiz kanpo politikan, Nafarroa arrerakoi eta euskaltzalearen eskubide, interes zein ikuspuntuak defendatzea du helburu.
 
Nafarroa Bairen xede nagusia baita Nafarroa euskaltzale eta aurrerakoiaren bozeramaile baikorra izatea, egun zein martxoaren 14tik aitzin.
 
 
 
     
Hautagai-zerrendaren testua irakurri nahi baduzu,      
klikatu hemen: