Pablo Lorente Zapatería

Pablo Lorente Zapateria Tuteran sortu zen 1969ko otsailaren 2an. Orduz geroztik Castejonen bizi da eta, hortaz, herri horretakoa du bere burua. Lanbidez merkataritza agentea da. 1991etik 1995era Castejongo zinegotzi izan zen, IU-EB alderditik.

1995etik 1997ra foru parlamentari izan zen, IU-EB alderditik. Urte horretako otsailean dimisioa eman zuen Nafarroako Ezker Batuaren gehiengoaren zuzendaritzarekin zituen desadostasunak direla kausa. 1996tik 1999ra EPKko Nafarroako idazkari izan zen. 1999ko abenduaren 30ean, EPKko Nafarroako zuzendaritza eta militantzia gehienarekin batera erakunde hau zein IU-EB utzi zituen.

Ikasle garaietatik gizarte erakunde zenbaitetan aritu eta aritzen da (internazionalismoa, giza eskubideen defentsa, euskal kultura eta hizkuntzaren defentsa).